XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PACEM IN TERRIS, Arthur-Frikolin-Utz, HERDER, 1965.

Pacem in Terris'en agerraldi onen bereizkuntza lagun dioten sarrera eta atzalburuan daude.

Sarrera eta atzalburu auen zeingisa, Egillearen ausardia da: elizaren alkarteko erakaspenen omenan aldakerari buruz darabillena.

Enziklika au, Utz dominikotarrak egiña dagonez, bere pentsakerarekin agertzen da.

Oraingo orduak kezkatzen ditunarentzako, idazti egokia au.

VIVIR EN EL HOY DE DIOS, Roger Schutz (130 or), ESTELA, 1964.

Ain ezaguna dan Taizé'ko protestanteen anaiditik datorkigu.

Bertako Aita Lenak idatzia.

Kristauen arteko banaketa au baño lotsagarriagorik ez gaurko egunean; mundua batasunera doan bitartean, gu banatuak!.

Kristauen arteko batasunera iritxi nai badegu, bearrezko zaigu, gauza askotan beintzat, gure pentsakera eta jokaera aldatzea; ontan asko lagunduko digu idazki eder onek, biotz zabaltasunez irakurtzen badegu.

EL MISTERIO PASCUAL EN EL AÑO CRISTIANO, Henry JENNY (136 or), ESTELA, Barcelona, 1965.

Leen kristauentzat, meza bakoitza, Pazko ospatze bat izaten zan; eriotzetik bizitzaratutako Kristo ua, beren elizkizunen biotza zan; Kristo piztua da kristautasunaren biotza.

Gaur egun, zori txarrez, elizkizun guzi oiek, Pazko egunakin zer-ikusi gutxi dute, Bere Piztuerari jarraituz Kristogan oldozteko, kristauak, zailtasun aundiak arkitzen ditute.

Jesus ona, Jesus aurra, Gurutzea, leen kristauen JAUNAK baño indar aundiagoa duten iduriak dira.

Pazko gaietan idazki ederrak badira; bañan, apaizak ez dakite kristauei nola erakutsi, eta auek berriz, erakutsi au nola bizierazi ezin asmatu.

Siñeskintz irakasle, ikastetxe Nagusietako elkarte, eta beste askoren artean zabaldutako Jenny Jaunaren idaztiaren Prantziko bost argitaldiak, idazti onen eragintasuna azaltzen dute.

Kristau-urteari, igandearen esan naiari gurutz-opariak liturjin duen tokiari jarraiz, idazti argitzalle bat eskeintzen digu, Pazko siñiskaiaren bizitasunera irixteko.